IKEA LAGAN 406.000.57 handleiding

52 pagina's
PDF beschikbaar

Handleiding

Je bekijkt pagina 19 van 52
EUSKARA 19
Baliozkotasun-eremua
EBko herrialde batean erosi eta EBko beste herrialde
batera eramaten diren aparatuen kasuan, herrialde
berriko berme-baldintza arrunten esparruan emango
dira zerbitzuak.
Berme-esparruaren barruan zerbitzuak emateko
betebeharra soilik egongo da aparatuak baldintza
hauek betetzen baditu eta hauen arabera instalatzen
bada:
- berme-eskaera egin den herrialdeko zehaztapen
teknikoekin bat egiten badu;
- muntaketa-jarraibideak eta Erabiltzailearen
eskuliburuaren segurtasun-informazioa jarraitu
badira.
IKEA-ren aparatuen SALDU OSTEKO zerbitzu
dedikatua
Ez izan zalantzarik eta jarri harremanetan IKEA-k
izendatutako saldu osteko zerbitzu-hornitzailearekin
kasu hauetan:
berme honen araberako zerbitzu-eskaera bat
egiteko;
IKEA-ren aparatua IKEA-ko sukaldeko altzarietan
behar bezala instalatzeari buruzko argibideak
eskatzeko;
IKEA-ren aparatuen funtzioen inguruko argibideak
eskatzeko.
Laguntzarik onena eskaintzen dizugula ziurtatzeko,
irakurri arretaz Muntaketa-jarraibideak edota
Erabiltzailearen eskuliburua gurekin harremanetan
jarri aurretik.
Nola jarri gurekin harremanetan gure zerbitzua
behar baduzu
IKEA-k izendatutako saldu
osteko zerbitzu-hornitzaileen
telefono-zenbakiak aurki
ditzakezu eskuliburu honen
amaieran.
Zerbitzu azkarragoa emateko, eskuliburu
honetan zerrendatutako telefono-zenbaki
espezikoak erabiltzea gomendatzen dizugu.
Erabili beti laguntza behar duzun aparatuaren
erabiltzailearen eskuliburuan zerrendatutako
telefono-zenbakiak. Gogoratu aparatuaren
fabrikatzailearen plakan agertzen den
8 digituko artikulu-zenbakia eta 22 digituko
serie-zenbakia eman behar dituzula.
GORDE SALMENTA-ORDAINAGIRIA!
Honek zure erosketa frogatzen du eta bermea
aplikatzeko beharrezkoa da. Salmenta-
ordainagiriak IKEA-ren izena eta artikulu-
zenbakia (8 digituko kodea) adierazten du
erositako aparatu bakoitzerako.
Laguntza gehiago behar duzu?
Aparatuen saldu osteko zerbitzuarekin lotuta ez
dauden galderentzat, jarri harremanetan gertuen
duzun IKEA dendako dei-zentroarekin. Aparatuaren
dokumentazioa arretaz irakurtzea gomendatzen
dizugu gurekin harremanetan jarri aurretik.
Ordezko piezen informazioa
- Ordezko pieza hauek: termostatoak, tenperatura-
sentsoreak, zirkuitu inprimatuen plakak eta argi-
iturriak, tailer profesionalen esku egongo dira
gutxienez zazpi urtez, modeloaren azken unitatea
merkaturatzen denetik.
- Ordezko pieza hauek: ateetako heldulekuak,
ateetako bandak, erretiluak eta saskiak tailer
profesionalen eta azken erabiltzaileen eskura
egongo dira gutxienez zazpi urtez, eta ateetako
zigilu hermetikoak gutxienez hamar urtez,
modeloaren azken unitatea merkaturatzen
denetik.
Ordezko piezak hemen aurki daitezke:
www.ikea.com

Bekijk gratis de handleiding van IKEA LAGAN 406.000.57, stel vragen en lees de antwoorden op veelvoorkomende problemen, of gebruik onze assistent om sneller informatie in de handleiding te vinden of uitleg te krijgen over specifieke functies.

Productinformatie

MerkIKEA
ModelLAGAN 406.000.57
CategorieOven
TaalNederlands
Grootte5066 MB