Handleiding
Je bekijkt pagina 18 van 52

EUSKARA 18
IKEA-ren BERMEA
Zenbat denboraz da baliozkoa IKEA-ren bermea?
Berme honek bost (5) urteko balioa du, aparatua
IKEA-n erosten den egunetik zenbatzen hasita, non
eta aparatuak ez duen LAGAN izena, kasu horretan
bi (2) urteko bermea eskatzen baita. Jatorrizko
salmenta-ordainagiria beharrezkoa da erosketaren
froga gisa. Konponketa-zerbitzua bermearen barruan
burutzen bada, honek ez du aparatuaren bermealdia
luzatuko.
Zein tresna ez ditu estaltzen IKEA-ren bost (5)
urteko bermeak?
LAGAN izeneko etxetresna elektrikoen gama eta
2007ko abuztuaren 1a baino lehen IKEA-n erositako
etxetresna guztiak.
Nork burutuko du zerbitzua?
IKEA-ren zerbitzu-hornitzaileak bere zerbitzu-
eragiketen bidez edo zerbitzu-bazkideen sare
baimenduaren bidez emango du zerbitzua.
Zer estaltzen du berme honek?
Bermeak aparatuaren akatsak estaltzen ditu, IKEA-n
erosten den egunetik aurrera eraikuntza akatsek
edo material akastunek eragindakoak. Berme
hau etxeko erabilerari bakarrik aplikatzen zaio.
Salbuespenak "Zer ez du estaltzen berme honek?"
izenburuaren azpian zehazten dira. Bermealdiaren
barruan, akatsa konpontzeko kostuak estaliko dira,
hala nola konponketak, piezak, eskulana eta garraioa,
baldin eta aparatua gastu berezirik gabe konpon
badaiteke. Baldintza horietan, EBren gidalerroek
(2019/771 DIREKTIBA (EU)) eta tokian tokiko araudiak
aplikagarriak dira. Ordeztutako piezak IKEA-ren
jabetzakoak bihurtzen dira.
Zer egingo du IKEA-k arazoa zuzentzeko?
IKEA-k ezarritako zerbitzu-hornitzaileak produktua
aztertu ondoren erabakiko du, bere zuhurtziaz, berme
honek estaltzen duen. IKEA-ren zerbitzu-hornitzaileak
edo haren zerbitzu-bazkide baimenduak, bere
zerbitzu-eragiketen bidez, estalita dagoela uste
badu, edo produktu akastuna konponduko du, edo
produktu berarekin edo antzeko produktu batekin
ordezkatuko du.
Zer ez du estaltzen berme honek?
• Higadura arrunta.
• Nahita edo axolagabekeriaz eragindako kalteak,
funtzionamendu-jarraibideak ez betetzeagatik,
gaizki instalatzeagatik edo tentsio desegokiarekin
konektatzeagatik eragindako kalteak, herdoila,
korrosioa, erreakzio kimiko edo elektrokimikoek
edo urak eragindako kalteak, besteak beste uraren
horniduran gehiegizko kareak eragindako kalteak,
eta ezohiko ingurumen-baldintzek eragindako
kalteak.
• Ordezko piezak, bateriak eta lanparak barne.
• Aparatuaren erabilera normalari eragiten ez dioten
zati ez-funtzionalak eta apaingarriak, urradurak
eta egon daitezkeen kolore-ezberdintasunak
barne.
• Objektu edo substantzia arrotzek eragindako
istripuzko kalteak eta iragazkiak, estolderia-
sistemak edo xaboi-kaxak garbitzea edo
desblokeatzea.
• Kalteak honako piezatan: beira zeramikoa,
osagarriak, baxera eta mahai-tresneriako
saskiak, elikadura- eta estolderia-hodiak,
junturak, lanparak eta lanpara-zorroak, pantailak,
heldulekuak, estaldurak eta estalki-zatiak. Kalte
horiek ekoizpen-akatsengatik eragindakoak direla
frogatzen ez bada.
• Teknikariaren bisitan akatsik detektatu ez diren
kasuak.
• Izendatutako zerbitzu-hornitzaileek edota
baimendutako zerbitzu-kontratistak egin ez
dituzten konponketak, edo jatorrizkoak ez diren
piezak erabili diren konponketak.
• Zehaztapenekin bat ez datorren edo akastuna den
instalazio batek eragindako konponketak.
• Aparatua etxekoa ez den ingurune batean
erabiltzea, adibidez, erabilera profesionala.
• Garraioan izandako kalteak. Bezero batek
produktua bere etxera edo beste helbide batera
garraiatzen badu, IKEA ez da garraioan gerta
daitekeen edozein kalteren erantzule. Bestalde,
IKEA-k bezeroaren entrega-helbidera produktua
bidaltzen badu, orduan, garraioan gertaturiko
edozein kalte IKEA-k estaliko du.
• IKEA-ren aparatuaren hasierako instalazioa
burutzeko kostuak. Halere, IKEA-k izendatutako
zerbitzu-hornitzaile edo baimendutako
zerbitzu-bazkide batek aparatua konpondu
edo ordezten badu berme honen baldintzen
barruan, izendatutako zerbitzu-hornitzailea edo
baimendutako bazkideak konpondutako aparatua
edo ordezkapena berriro instalatuko du, behar
bada.
Murrizketa horiek ez zaizkie aplikatuko gure jatorrizko
piezak erabilita espezialista kualikatu batek
egindako akatsik gabeko lanei, aparatua EBko beste
herrialde bateko segurtasun-zehaztapen teknikoetara
egokitzeko.
Nola aplikatzen da herrialdeko legedia
IKEA-ren bermeak eskubide legal batzuk ematen
dizkizu, eskakizun legal lokal guztiak estali edo
gainditzen dituztenak. Halere, baldintza hauek ez
dituzte mugatzen inolaz ere tokian-tokiko legediak
denitzen dituen kontsumitzaile-eskubideak.
Bekijk gratis de handleiding van IKEA LAGAN 406.000.57, stel vragen en lees de antwoorden op veelvoorkomende problemen, of gebruik onze assistent om sneller informatie in de handleiding te vinden of uitleg te krijgen over specifieke functies.
Productinformatie
Merk | IKEA |
Model | LAGAN 406.000.57 |
Categorie | Oven |
Taal | Nederlands |
Grootte | 5066 MB |