Handleiding
Je bekijkt pagina 7 van 52

EUSKARA 7
LUR-KONEXIOA BURUTU BITARTEAN
PERTSONEK JASANDAKO KALTEAK
MURRIZTEKO
ARRISKUA
Deskarga elektrikoaren arriskua
Barneko osagai batzuk ukitzeak kalte
pertsonal larriak edo heriotza ekar dezake.
Ez desmuntatu aparatua.
ADI!
Deskarga elektrikoaren arriskua
Lur-konexio oker batek deskarga elektrikoa
eragin dezake. Ez entxufatu aparatua
hargunera behar bezala instalatu eta lurrera
konektatu aurretik.
Aparatu hau lurrera konektatu behar da.
Zirkuitulaburra gertatzean, lur-konexioak
deskarga elektrikoaren arriskua murrizten
du korronte elektrikoari ihes-hari bat
eskainiz. Aparatu hau lur-entxufe bat
duen lur-hari bat daraman kable batekin
doa. Entxufea behar bezala instalatuta eta
lurrera konektatuta dagoen hargune batera
entxufatu behar da.
Kontsultatu tituludun elektrikari edo
teknikari batekin lur-konexioaren
jarraibideak guztiz ulertzen ez badituzu
edo zalantzarik baduzu aparatua behar
bezala lurrera konektatu denaren inguruan.
Luzagarri bat erabili behar bada, erabili soilik
3 hariko luzagarri bat.
• Elikatze-iturri kable txiki bat dator
korapilatu ez dadin edo kable luzeago
batekin estropezu ez egiteko.
• Kable luze edo luzagarri bat erabiltzen
bada:
- Adierazitako kablearen edo
luzagarriaren balio elektrikoak
aparatuaren balio elektrikoak baino
handiagoak izan behar dira gutxienez.
- Luzagarria 3 hariko lur-konexioko kable
bat izan behar da.
- Kable luzeak ezin du agerian egon
mostradorean edo mahaigainean,
umeek nahi gabe tira egon edo
estropezu egin dezakete eta.
GARBIKETA
Ziurtatu aparatua elikatze-iturritik
deskonektatzen duzula.
• Erabili ondoren, garbitu labearen barruko
aldea pixka bat bustiriko trapu batekin.
• Garbitu osagaiak betiko moduan urarekin
eta xaboidun uretan.
• Ateko marko eta zigilua, eta inguruko
piezak kontu handiz garbitu behar dira
trapu heze batekin zikinak daudenean.
• Ez erabili garbitzaile latz eta urragarriak
edo metal zorrotzeko arraspak labeko
atearen kristala, gainazala urra baitaiteke
eta kristalak lehertu.
• Garbitzeko aholkua Kozinatutako
janariak uki ditzakeen barrunbearen
pareten garbiketa erraz baterako: Jarri
limoi erdi bat katilu batean, gehitu 300 ml
(pitxerdi 1/2) ur eta berotu mikrouhinaren
energiaren % 100 ean 10 minutuz. Garbitu
labea trapu leun eta lehor batekin.
ABISUA
Kalte pertsonalak jasateko arriskua
Arriskutsua da gai den pertsona ez den
edozeinentzat mikrouhin-energiaren
esposizioaren aurkako babesa ematen duen
estalkia kentzea behar duten mantentze-
lanak edo konponketak burutzea.
Ikusi jarraibideak hemen: "MIKROUHIN-
LABEAN ERABIL DITZAKEZUN EDO EKIDIN
BEHAR DITUZUN MATERIALAK."
Baliteke mikrouhin-labean erabiltzeko
seguruak ez diren metalikoak ez diren
tresnak egotea. Zalantzarik baduzu, tresna
proba dezakezu ondorengo prozedura
jarraituz.
Tresnaren proba:
• Bete mikrouhinerako den ontzi bat katilu
bat ur (250 ml) hotzarekin tresnarekin
batera.
• Kozinatu gehieneko energiarekin minutu
batez.
• Bete tresna kontu handiz. Tresna hutsa
epel badago, ez erabili mikrouhin-labean
kozinatzeko.
• Ez gainditu minutu bateko kozinatze-
denbora.
Bekijk gratis de handleiding van IKEA LAGAN 406.000.57, stel vragen en lees de antwoorden op veelvoorkomende problemen, of gebruik onze assistent om sneller informatie in de handleiding te vinden of uitleg te krijgen over specifieke functies.
Productinformatie
Merk | IKEA |
Model | LAGAN 406.000.57 |
Categorie | Oven |
Taal | Nederlands |
Grootte | 5066 MB |